XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MUSIKA

7 Eskale taldeak emanaldi bat eskainiko du Betelun ostiralean

7 Eskale taldeak Bertso berriak pobreziari jarriak izenburuko musika ikuskizuna eskainiko du heldu den ostiralean, gaueko 10,30etan, Beteluko polikiroldegian.

Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek eta Iosu Zabala Hertzainak taldeko kide ohiak, lau musikarirekin batera, osaturiko taldea iaz sortu zen Basaurin egindako pobreziari buruzko kongresua zela eta.

Arduradunek klausurarako zerbait prestatzeko eskatu zieten eta ikuskizuna ongi funtzionatu zuela ikusi zutenez, harrez geroztik Euskal Herriko hainbat tokitan eskaini dute eta baita diskoa grabatu ere.